20141218

Gabonetako ordutegixa (ABANTE, Lekeitio)

Badatoz gabonak, festa kristau hori (ai, noiz egingo dogu uruguayarren modura...!). Bittartian, umien oporretara-eta egokittu egin bihar.

Ondarruko zentruan bardintsu segiduko dogu.

Lekeittioko zentruan, barriz, hauxe da antolau dogun ordutegixa.
 

♪♫ Feliz Ramadán / prospero año y felicidad... ♪♫ (edo ez zan holan?) :-P

Argazkiak.org | 2014-2015 Gabonetako ordutegija © cc-by-sa: txikillana

20141215

Nire kirol idoloak



Valentí Huch, 95 urte. Irudixa: Barcelona Atletisme Club


Kirolzale guztiek dituzte idoloak. Batzuk eskaladan, surfean, frontoian... are gogotsuago arituko dira haien eredua jarraituta. Beste batzuek, berriz, telebista aurrean ospatuko dituzte beren kirolari kutunen balentriak, futbol partida edo bizikleta karrerak ikusiz. Idolo gazteak dira, euren bizitzetako sasoi fisikorik onenean daude eta errekor gosez dagoen publikoa ederto asetzen dute.

Nire idoloak, ostera, ez dira eliteko kirolariak. Lehen ere aipatu izan ditugu haien ajeak: osasun arazoak, dopina, gainbehera kudeatzeko arazoak... ultrakirolaren egungo modak ere kalte ugari ekarriko ditu. Ez: bizimodu osasuntsurako gomendioak ematerako orduan, eliteko kirolariak ez dira eredua. Haien ordez, beste kirol idolo batzuk ditut nik: marken diktaduratik libre daude, eta haien buruarekin baino ez dira lehiatzen. Seguru ezagutzen dituzuela: 70, 80, 90 urteko kirolari horiek dira, olinpiada eta horrelakoetan egunkarietako xelebrekerien azken orrialdeetan baino agertzen ez direnak. Hauek dira gure pazienteendako eredu egokia; eta nik neuk ere, nagusitan, haien modukoa izan nahi dut.

20141208

Con la cara lavada y recien peiná...



Tira ba; nere ciberjakitturixa eskas honekin, eta teknikuak telefonoz lagunduta, emoten dau enpresako domeinu barrixa badabillela. Aspaldi genkan asmua, baiña beti atzeratu eta atzeratu... Azkenian, puntueus ekimenan barri izan genduanian, “Ointxe da ba momentua!” esan genduan. Esan... eta egin.

Pantano bildurgarri honetan mobitzen hasteko (bueno, gero ikusi dot hain bildurgarrixa be ez dala!) gidari on bat bihar. Puntueus webguneako registradorien artian bakarra be ezagutu ez, eta munduko sistema zaharrena erabiltzia pentsau neban: lagunei galdetzia. Euskalespeleo webguneko jakituna dan Txikingana jo neban: eta harek Arsys enpresa errioxarra gomendatu, EEE-ko webgunia modu egokixan ostatazen dabena, eta –garrantzitsuena, nere moduko dummie batendako- laguntza tekniko onakin.

20141204

Gardentasuna




Lekeittion zabaldu barri dogun kontsultatik, igual jentiandako harrigarrixena kanpoko leihua da. Pazientia barruan dagola kúrtiñia itxi egitten dogu (noski), eta ez da ezertxo be ikusten; baiña kontsultia hutsik dagonian... zabal-zabalik lagatzen dogu, jentiak barrua ikusi deixan.

Begibistakua izan arren, eskaparate asuntuari sekulan ez detsat erreparau izan Pablo Cao lankidian artikulu hau irakorri arte. Justu orduantxe nenguan Abante izango zana planeatzen, eta segiduan “kendu” netsan ideia. Izan be, egixa da: fisioterapia zentruetan (=osagille guztion kontsultetan) oiñ arte nagusittu dana “bunker” estilua izan da: eskaparate inpenetrabliak, misteriotsuak, ikusmena oztopatzen dabenak, izatekotan zeozer erdi-ikusten lagatzen dabenak egittura trasluziduen atzetik, edo arrakala mehe transparentietatik. Hau da, nik neuk oiñ arte Markina-Xemeingo, Mutrikuko eta Ondarruko zentruetan erabilli izan doten kontzeptu berbera.

Bistan danez, ezkutuan geratutako lokal mota honek ez dau barrura sartzera gonbidatzen. Hau ez da gure motako lokaletan bakarrik igartzen, tabernetan bebai esate baterako. Segun eta zeren billa zabizen, biharbada interesgarrixa be izan leike efektuhori; baiña nere kasuan, behintzat, ez neban halakorik nahi. Gardentasuna nahixago, bere konnotaziño guztiekin.

Eskerrikasko beraz, Pablo! Andaluziako fisio galiziar txiolarixa, zientziazalia eta eszeptikua, fisioterapia maillan ikuspegi barritzaille eta orijinalan jabia.

20141113

Gerri eta izterren desoreka kronikoa



Irudixa: Gaur8

Osasun profesionalaren ikuspegitik, aseguruekin lan egiteak abantaila handia du, zalantzarik ez dago. Hemen ere inoiz aipatu dugu: lesio akutuetan, batez ere, gaitza hobeto sendatzeko aukera ematen digu, pazientearen poltsikoak asko sufriarazi barik. Halere, Osasun Aseguruek badute beste aurpegi ez hain atsegin bat: haien estaldura ez dago prestatuta paziente kronikoen beharrei erantzuteko. Horien kasuan, arazoak gorputz atal anitzetan aurki daitezkeen arren, tratamendua parte batera bakarrik zuzentzen da (ukalondoa, esate baterako). Horrek ez du emaitza onik: mina ez da guztiz kentzen, edo tratamendua amaitu eta denbora gutxira bueltatzen da... Osagileondako frustragarri xamarra da paziente horrek benetan behar duen tratamendua jakitea eta ezin eman izatea.

Egoera horretan, aseguruen lan egiteko erak ganaduaren haragiaren zatiketa ekartzen dit gogora –solomoa, izterra, xerra, sorbalda...– guk tratatu beharreko gorputz atalak irakurtzen ditudanean. Hala egiten dugu, noski; batetik, ukalondoko mina tratatzeko aginduarekin etorri den pazienteari lepoa manipulatuta, zorigaitzez, min emango bagenio, legearekin arazo larria izango baikenuke, eta bestetik, 50-60 euro balio dezakeen tratamendu batengatik sei euro jasotzeak ere ez duelako gehiegi sakontzeko astirik ematen. Aseguru-etxeetako pazienteekin, beraz, medikuak agindutakora bakarrik mugatu behar izaten gara. Salbuespen bakarrarekin: gerriko eta izterretako desorekak. Arazo beraren aurpegi biak baino ez baitira.

20141106

Azpimarran (ETB1)

Pagadizabal dardaretan.
Aspaldiko partez Azpimarra saiora bueltau naiz, biharreko atxakixan. Oso aldatuta topau dot! Saiua hazi egin da urte bixan, audientziak gora egin daben seiñale: oin bloke desbardiñez osatuta dago, gonbidatu pilluakin, gaixak zabalago landuta... Ordu ta erdiko superrekoizpena, nere sasoian ordu erdira be ez giñanian allegatzen!. Off the record esan zeskuenengaittik, astegunetan gai serixuetan ibiltzen dira, eta barixakutan chill out pizkat egitteko aprobetxatzen dabe; bloke horretan sartu nintzan ni, hain chill out eginda eze, Maddalen eta Asier aurkezliak be kantzontzillo/pantaloietan txixa egin biharrian jarri genduzen! (toma faltsuetarako materixala).

Maddalen Iriartek, Asier Odriozolak eta Jon Artanok txandaka gidatutakua da, Lehelengo Itxaso Martin eta Nagore Ferreira agertzen dira -Frantzian hildako ekologistia, “Malditas. Una estirpe transfeminista” liburua (Itziar Ziga), txakurkrossa-; gero, Peru Aranburu eta Igone Lamarain –Errigora kanpaina-; Franck Dolosorren sarrera probokatzaillian ostian, Oier Araolaza, Joseba Osa, Mikel Pagadizabal eta neu –Domusantua, Karmele Esnalen testigantzia, Artazako akelarria, osasun asuntuak, “Bodologuak” eta “Herri txiki, inpernu handi” ikuskizunak, kale-abordajia famosuei, desmadriari amaiñ emonda; gero, kazetarixak unamorixuan (Asier, Maddalen, Ana Ramos, Urko Aristi eta Jon) foballa, New Yorkeko marathoia, asteburuko egualdixa, Azpeitiko Antzerki Topaketak, Itziarko Ferixia aittatzen; Saioa Martijak albistegia aurreratzen; amaitzeko, seriotasunari barriro oratuta Lourdes Idoiaga, Eider Alkorta eta Ugaitz Crespo -ustelkerixa politikua, Kataluñako galdeketia, Oinarrizko Errenta-.

Hamen dago saiua (esteka honetan bebai).

20141011

Erabiltzen ez den hezurrak karea faltan


 Eskua igeltsuan sartuta izan dut orain dela gutxi. Hori dela eta, traumatologia eta ortopedia arloetan sakontzeko aukera izan dut, nire burua ahal denik eta ongien sendatze aldera. Izan ere, askotan frogatu dudanez, ez dago osasun arazoa norberak izatea baino hoberik horretan espezialista bihurtzeko!

Blog honen artikuluak emailez jasotzeko